2011 mai 24

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak Lan Harremanen Kontseiluaren Memoria jaso du bere Presidentearen eskutik

LHKko Presidente Tomás Arrieta Heras Ricardo Borja de la Sota Idazkari Nagusiarekin etorri da.
zzjulen Jaitsi

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak, Arantza Quirogak, Lan Harremanen Kontseiluko Presidente Tomás Arrieta Herasi harrera egin dio, zeinek aipaturiko organismoaren 2010. urteko jardueren memoria eman dion.

Ekitaldia Eusko Legebiltzarreko Harrera Ekitaldietako Aretoan burutu da eta aipaturiko organismoko Presidentea bere idazkari nagusi Ricardo Borja de la Sotarekin batera egon da.
Euskadiko Lan Harremanen Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko bat da, konfederazio sindikal eta enpresarialen arteko etengabeko elkarrizketa- eta topaketa-organo gisa eta Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarrarentzako alor soziolaboraleko aholkularitza-organo gisa eratua. Aipatutako erakundeek izendatutako pertsonek osatzen dute era paritarioan.