2019 mai 09

"POETAK MAIATZEAN" EUSKO LEGEBILTZARREAN

Eusko Legebiltzarrak lehen aldiz hartu du parte Gasteizko Udalak sustatutako programan
Lekua Parlamento Vasco
Datak: oeg, 09/05/2019 - oeg, 09/05/2019
Ordua: 17:00

Herritarrei irekitako ekitaldi honetan legebiltzarkideek eta funtzionarioek parte hartu dute eta 2006an Cervantes Saria jaso zuen Antonio Gamoneda poetak ere.

Elisa Ruedak zuzendutako "Poetak Maiatzean" Nazioarteko Poesia Jaialdiak poesia zabaldu nahi du Gasteizen. Jaialdiak irauten duen egunetan, 100 ekintza-poetiko egingo dira eta 500 parte-hartzaile baino gehiago izango dira.

Horretarako, maiatzean zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak... antolatzen dira. Parte hartzen dute tokiko eta gonbidatuko poetek, taldeek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek edo dantzariek, besteak beste. Helburu nagusiena da poesia hedatzea hiri osoan zehar (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki enblematikoetan...).

Informazio gehiago honako helbide honetan:https://poetasenmayo.com/eu/