2020 urt 31

40. URTEURRENA

Eusko Legebiltzarraren 40 urteko ibilbidea oroitzeko ekitaldien programa (1980 - 2020)
Datak: leh, 03/02/2020 - oeg, 31/12/2020

 

OHARRA

Eten dira Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena ospatzeko aurreikusitako ekitaldiak, hauteskundeak egin arte

Akordioa Diputazio Iraunkorreko Mahaiak otsailaren 13an egindako bileran hartu da.

Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko 6/2010 Legeak 11.2 artikuluak ezartzen du, "…ez dute egingo publizitateko edo komunikazioko kanpaina instituzionalik, edo, hala badagokio, eten egingo dituzte horrelakoak, zuzenean eragiten dien hauteskunde-garaian. Hauteskunde-garaitzat hauteskunde (…) deia egiten den egunetik bozketaren egunera bertara bitarteko denbora hartuko da".

Artikulu honetan ezarritakoaren arabera, Mahaiak erabaki du Eusko Legebiltzarraren eraketaren 40. urteurrena ospatzeko aurreikusitako ekitaldiak etetea hauteskundeak egin arte.

 

 

 

ARGAZKI ERAKUSKETA

Eusko Legebiltzarra

Hiru hilean behin, Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean Legebiltzarreko jardueraren argazki adierazgarriak jarriko dituzte 1980tik 2020ra

 

Lehenengoan erakundearen hasiera eta I. eta II. legegintzaldiak jasoko dira.

2020ko otsailaren 3a

 

Martxoan, kanpoko argazkiak aldatu eta III., IV. eta V. legealdietako irudiak erakutsiko dira.

Ekainean, VI., VII. eta VIII. Beraz, irailean, argazkiak egungoak izango dira, IX., X. eta XI. legegintzaldiei dagozkienak.

 

 

 

ATEAK ZABALIK (Bertan behera)

Eusko Legebiltzarra

Hilero ostiral baten, kultur ekitaldiei irekitako jardunaldia egingo dira Eusko Legebiltzarrean.

 

Otsailaren 21ean hasiko dira jardunaldiak

 

GERNIKAKO ARBOLAREN KIMUA LANDATZEA

Eusko Legebiltzarra

2020ko otsailaren 3a

40. urteurrena Gernikako zuhaitzaren kimuaren landaketarekin hasiko da

 

 

 

URTEURRENEKO KONTZERTUA (Bertan behera)

Euskalduna Jauregia

2020ko martxoaren 28a

Urteurreneko ekitaldi nagusia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren parte-hartzearekin

 

 

 

EKITALDI INSTITUZIONALA (Bertan behera)

Gernika

2020ko martxoaren 31

Gernikako Batzar Etxean 1980ko martxoaren 31n egin zen lehenengo bilkura, Eusko Legebiltzarra eratzekoa, oroitzeko ekitaldia

 

 

DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA

Victoria Eugenia Antzokia

2020ko urriaren 16a

Donostiako Orfeoiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruko kontzertua

 

 

SANTO DOMINGO KOMENTUKO ARKUA LEKUZ ALDATZEA

Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarreko eraikin zaharreko patioan jarrita egon zen arkua Legebiltzarraren egoitzaren kanpoaldera eramango dute

 

 

EMAKUME PARLAMENTARIOEN EKITALDIA

Eusko Legebiltzarra

Legebiltzarreko emakumeen aitortza

 

 

 

 

NESTOR BASTERRETXEAREN ERAKUSKETA

Eusko Legebiltzarra

Nestor Basterretxearen obran oinarritutako arte erakusketa, Peio Aguirrek komisariatua