2019 api 11

ODOLA EMATEKO KANPAINA

25. aldiz egingo da kanpaina hau Legebiltzarrean
Lekua Sala Tomas Moro
Datak: oeg, 11/04/2019 - oeg, 11/04/2019
Ordua: 9:00 - 13:30
ODOLA EMATEKO KANPAINA Odola emateko kanpaina Jaitsi

Transfusioetako Euskal Zentroak unitate ibiltari bat jarriko du Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan, ostegunean, apirilaren 11n, odola jasotzeko. Legebiltzarkideak, Legebiltzarreko langileak, kazetariak eta nahi duen guztiak odola ematera etorri ahal izango dira.

Dakizuenez, Transfusioetako Euskal Zentroak horrelako kanpainak egin ohi ditu eta asmoa odol-emaile gehiago lortzea da. Zentro horretako arduradunen ustez, pertsona ezagunek odola ematen dutenean beste askori pizten zaie eurek ere odola emateko gogoa.

Beraz, legebiltzarkideak, gizartearen ordezkariak, unitate ibiltarira etorriko dira, eta posible izango da bertan odola ematen ari diren bitartean grabazioak egitea, kanpaina ezagutzera emateko (betiere gelan dauden pertsonek hori egitea onartzen badute).

ZUEN LAGUNTZA ESKATU NAHI DIZUEGU ODOLA EMATEN ARI DIREN PERTSONA EZAGUNEN IRUDIAK ZABALTZEKO.

25. aldiz egin da kanpaina hau Legebiltzarrean. Aurreko urteetan 40 emaileren odola jaso zen, batez beste.

Gogoratu odola ezin dela lortu emailerik gabe. Beraz, alde batetik odola ematen duten legebiltzarkideen irudiak lortu nahi dira, gizartean izango duten eraginagatik, baina beste alde batetik funtzionarioen, kazetarien eta Legebiltzarrera etortzen diren beste guztien odola ere jaso nahi da, ahal beste.

Ospitaleen beharrak % 5a igo dira bere eskaria, beraz, Euskadin, egunean, 400 odol-emaile behar dira.