2019 mai 14

IKASTAROA: "HAUTESKUNDE-SISTEMAK XXI. MENDEAN"

UPV/EHUren Uda Ikastaroa Eusko Legebiltzarrak antolatua
Lekua Miramar Jauregia, Donostia
Datak: leh, 08/07/2019 - art, 09/07/2019
Ordua: 10:00-18:15

Agerikoa da, eta horrela erakusten dute suminduen, aurkakoen edo besterik gabe eszeptiko diren horien taldea osatzen duten milioika herritarrek, demokrazia hauteskunde-prozedura hutsa baino gehiago dela, baina egia da, halaber, hauteskundeekin lotutakoa dela edozein prozedura demokratikoren bide-hasiera.

Botoak jarleku edo gobernu-kargu bihurtzeko prozesua da parte hartzean funtsatzen den edozein sistema demokratikoren oinarrizko eginbidea. Eginkizun konplexua da, hauteskunde-sistemaren muina, baina, hala ere, sarritan ea inor ez da prozesu horretaz gogoratzen harik eta bizitza politikoaren argi gorriak pizten diren arte.

Uda Ikastaro honetan gai hauek jorratuko ditugu:

- Hauteskunde sistemak eta haien ondorio politikoak aztertzea.

- Sistema proportzionalak eta gehiengoen sistemak zehazki aztertzea.

- Krisi politikoaren eta hauteskunde sistemaren arteko lotura.

- Hauteskunde sistemaren eta gobernagarritasunaren arteko erlazioa.

- Lehentasunezko botoaren sistema eta alderdi barruko lehia bezalako gaiak.

- Herritarren jokabide politikoa eta hauteskunde jokabidea aztertzea.

- Botoaren benetako balioaren auzia.

- Hauteskunde barrutia.

- Abstentzioa eta haren interpretazioa.

- Hauteskunde sistemak eta generoa.

Helburuak

Hauteskunde-sistemen eta haiek erreformatzeko eta birdiseinatzeko aukeren azterketa egitea.

Gogoeta teoriko eta esperientzia historikoak eskaintzea ikasleei, baita ordezkaritzaren ingeniaritza politikoarekin lotutako gaiak ere.

Egungo planteamenduen azterketa konparatua egitea planteamendu bakoitzak Estatuaren bizitza politikoari nola eragiten dion zehazteko.