2018 urr 31

EUSKARALDIA EUSKO LEGEBILTZARREAN

11 egun euskaraz
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: oir, 23/11/2018 - leh, 03/12/2018
Ordua: Egun osoa

Euskaraldia Eusko Legebiltzarrean

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

 

Eusko Legebiltzarrak Euskaraldia kanpainarekin bat egin zuen apirilaren 19an, osoko bilkuran irakurri zen adierazpen instituzionala onartu ondoren. Data horretatik aurrera kanpainarekin bat ari gara lanean, banaka eta erakunde mailan zenbait ekitalditan parte hartuz. Espazio honetan, Eusko Legebiltzarrak antolatutako hainbat ekitaldi ikusgai egongo dira.

 

 

   2018ko abenduaren 3a

   Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 

 

 

    2018ko azaroaren 19tik 28ra arte

    Mikroipuinen lehiaketa Euskaraldia dela eta

 

 

 

 

 

 

 

 

    2018ko azaroaren 23a

 

    Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia Eusko Legebiltzarrean

 

 

 

 

 

 

  2018ko apirilaren 19a

 

  Euskaraldiarekin bat egiteko adierazpen instituzionala

 

 

 

 

 

 

 

  2018 ekainaren 26a 

 

  Eusko Legebiltzarraren Hamaikakoa-ren aurkezpena

 

 

 

 

 

  Kanpainan izena emateko espazio propioa:

  http://izenematea.euskaraldia.eus/euskolegebiltzarra/

 

                

                 2018 azaroaren 19a

                 Identifikazioko txapak banatzen hasiko gara

 

              

 

EKITALDI GEHIAGO EUSKO LEGEBILTZARREAN

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Nork har dezake parte?

Irizpidea egiteko euskeraz hitz egitea edo ulertea beharrezkoa da.

Bakarrik erabaki behar dugu Ahobizi edo Belarriprest izan nahi dugun

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko, gutxienez, euskara ulertu behar da.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!