2019 mar 14

ATEAK ZABALIK

"Ateak zabalik" jardunaldia egingo da Eusko Legebiltzarraren eraketaren 39. urteurrena dela eta
Lekua Eusko legebiltzarra
Datak: oir, 29/03/2019 - oir, 29/03/2019
Ordua: 10:00 - 21:00

ZER DA?

Herritarrek Eusko Legebiltzarraren egoitzara sartzeko aukera izango dute, goizeko 10etatik gaueko 9etara. Horretarako Floridako Ibilbideko sarrerara hurbildu beharko dute.

BERRITASUNIK?

LITERATURA ETA ANTZERKIA!

Hemen aurkituko duzu programa osoa

ZER IKUSIKO DUGU?

Goizeko 10:00etan Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, mahaikideek eta legebiltzarkideek irekiko dute Florida Pasealekuko atea. Bertatik, herritarrak sartu ahal izango dira eta honako ibilbide hau egin:

Sarrera                                                          Bigarren solairua

Photocall                                                       Lehendakarien galeria

Prentsa-aretoa                                             Palkoak

Osoko Bilkuren aretoa                                 Hirugarren solairua

Umeentzako txokoa                                     Batzordeen aretoak

Kafetegia

 

Etortzen diren pertsona guztiei oroigarri bat emango zaie

 

ZURE ARGAZKIA ESKURATU NAHI DUZU?

Eusko Legebiltzarrak gune berezia prestatu du zure argazkia ikusi eta jeitsi ahal izateko, bai helbide honetan https://bit.ly/2T4fT8g, bai QR kode hau erabiliz:

Generador de Códigos QR Codes