2019 ots 06

"EUROPAKO INFORMAZIOAREN GAINEKO KOMUNIKAZIO ERRONKAK EUSKADIN" GOGOETA-JARDUNALDIA

Hizlari izan dira: Jaume Duch, Europar Parlamentuko Komunikazioko zuzendari nagusia eta Mikel Landabaso, Europar Batzordeko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria
Lekua Tomas Moro aretoa
Datak: azk, 06/02/2019 - azk, 06/02/2019
Ordua: 11:30-13:00
Jardunaldiaren hasiera Jaitsi

Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordeko ordezkaritza batek, 2018ko urriaren 15etik 18ra,  Bruselan egin zuen bidaian berretsi zen zein garrantzitsua eta beharrezkoa den Euskadin europar gaiekin lotutako estaldura informatiboa indartzea, hala nola euskal erakundeen, hedabide publiko eta pribatuen eta oro har gizartearen artean sakoneko eztabaida egitea europar eraikuntza prozesuak ekarritako aurrerapausoen inguruan.

Gauzak horrela, bihar jardunaldi bat antolatu da Europar Parlamenturako hauteskundeak direla-eta. Bertan parte hartuko dute:

  • Jaume Duch, Europar Parlamentuko Komunikazioko zuzendari nagusia.
  • Mikel Landabaso, Europar Batzordeko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria.