2017 aza 29

"DEMOKRAZIA PARITARIOA EUSKADIN" JARDUNALDIA

Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatu dute XIV. Berdintasunerako Gunean baitan.
Lekua Tomas Moro aretoa
Datak: azk, 29/11/2017 - azk, 29/11/2017
Ordua: 09:30-13:00
Emisioa:
  • Kanala 2
  • Berdintasunerako Gunea Jaitsi

     

    Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jardunaldia antolatu dute Berdintasunerako Gunearen esparruan.

    "Demokrazia paritarioa Euskadin. Emakumeen eta gizonen parte hartze soziopolitikoa EAEko hauteskunde prozesuetan" txostena, Arantza Campos Rubio UPV/EHUko irakasleak egina, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzarekin elkarlanean, izango da Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatu duten berdintasun eta paritateari buruzko jardunaldiaren ardatza. Txosten honetan bildu da 2001etik 2016ra arte Autonomia Erkidegoan egin diren hauteskunde-prozesuetako datuen azterketa konparatua (Eusko Legebiltzarra, batzar nagusiak eta udalak), kontuan hartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen eta, geroago, 3/2002 Lege Organikoaren aplikazioa, Hauteskunde Araubidea aldatu baitute.

    Hauteskunde-zerrendak, hautagai eta hautetsiak, karguetan jarraitu edo ordezkatuak izan diren pertsonak eta gobernu-organoak osatzen dituzten pertsonak dira erabiltzen diren adierazleetako batzuk, jakite aldera ea antolakundeak garatzen ari diren demokrazia paritarioaren aldeko politikak edo baliatzen ari diren legeak uzten dituen zirrikituak politika horiek ez zehazteko. Adierazleak, alderdi politikoei ere aplikatu zaizkie, haien estatutuak eta haien hauteskunde-kudeaketari buruzko datu batzuk, hala nola artekariak eta ahaldunak, besteak beste, aztertuta.

    Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta Emakundeko zuzendariak zabaldu dute Demokrazia paritarioa Euskadin jardunaldia, Emakundek antolatu duen Berdintasunerako XIV Gunearen barruan.

    Arantza Campos irakasleak "Demokrazia paritarioa Euskadin" azterketa garatu du, Eugenio Artetxe Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuetako zuzendariak aurkeztuta.

    Haren ondoren, mahai-inguru bat egin da, Ana Oregi Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko buruak aurkeztua, non parte hartuko duten Eusko Legebiltzarreko bost talde parlamentarioetako bozeramaileek: Leixuri Arrizabalaga (EA-NV), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Eukene Arana (EP), Gloria Sánchez (SV-ES) eta Laura Garrido (PV-ETP).

    Jardunaldiaren amaieran, Ana Oregi mahai-inguruaren koordinatzaileak ondorioak azaldu ditu.