2017 abe 15

FRANCISCO JAVIER DE LANDABURU - "LA CAUSA DEL PUEBLO VASCO"

Jardunaldia Clásicos del Pensamiento Político y Social en el País Vasco bildumaren baitan editaturik dagoen eta Francisco Javier de Landaburuk idatzi zuen “La Causa del Pueblo Vasco” obrari buruz Leyre Arrietak egindako edizioa eta atariko azterlana aurkezteko.
Lekua Sala Tomás Moro
Datak: art, 16/01/2018 - art, 16/01/2018
Ordua: 10:30-12:00
Emisioa:
  • Kanala 1
  • FRANCISCO JAVIER DE LANDABURU - Francisco Javier de Landaburu. "La Causa del Pueblo Vasco" jardunaldia Jaitsi

    Jardunaldia Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu dute, Clásicos del Pensamiento Político y Social en el País Vasco bildumaren baitan editaturik dagoen eta Francisco Javier de Landaburuk idatzi zuen La causa del Pueblo Vasco” obrari buruz Leyre Arrietak egindako edizioa eta atariko azterlana aurkezteko.

     

    Lan bikain hau grabazio baten audioaren testuinguruan aurkeztuko da: 1959ko Aberri Eguna zela-eta, Radio Parisek emandako Paristik Euskal Herrira. Insaustiren emisioa programa, zeinean, besteak beste, Francisco Javier de Landabururi egindako elkarrizketa bat aurkituko baitugu.

     

    Jardunaldia amaitzeko mahai-ingurua egingo da, eta Francisco Javier de Landabururen seme-alabek beren aita ezagutaraziko digute ikuspuntu politiko eta pertsonaletik. Itziar eta Gorka Landaburuk parte hartuko dute mahai-inguru horretan, Jon Arrietak moderaturik.