2018 urt 22

HEZKUNTZA ALORREKO OSOKO BILKURA BEREZIA

“Hezkuntza hobetzea: jakin, elkarrizketatu eta ekarpenak egitea” deritzan proiektua
Lekua Osoko bilkuren aretoa
Datak: art, 23/01/2018 - art, 23/01/2018
Ordua: 12:00
Emisioa:
  • Kanala 1
  • HEZKUNTZA ALORREKO OSOKO BILKURA BEREZIA Hezkuntza alorreko osoko bilkura berezia Jaitsi
    Oraingo honetan, osoko bilkurak lurralde bakoitzaren eta hezkuntza-komunitatearen sektore ezberdinen ordezkaritza izango du: irakasleak, familiak eta ikasleak.
    2017ko ekainaz geroztik, Euskadiko Eskola Kontseiluak herritarren partaidetza proiektua gauzatu du hezkuntza hobetzeko asmoaren inguruan, udalerri hauetan: Santurtzi, Urnieta eta Arabako Errioxako hiru udal elkarrekin batera (Labastida, Oion eta Laguardia).
    Zenbait udalerrian ( Santurtzi, Urnieta eta Arabako Errioxako hiru udal elkarrekin batera: Labastida, Oion eta Laguardia) bultzatutako herritarren parte hartzeko proiektu bat izanez gero, hausnarketa egin duten ikastetxe ugari izan dira, hain zuzen, Arabako Errioxatik: CEIP Labastida, CEIP Victor Tapia eta CEIP Ramiro de Maeztu; Santurtzitik: Emilia Zuza, San Jose Carmelitas, IES Kantauri, CEIP San Jorge, Bihotz gaztea, San José de Calasanz, Itsasoko Ama, IES Axular eta Serantes; eta Urietatik, EGAPE BHI, Presentación de María eta Salestarrak. Azpimarratu behar dugu behin eta berriro, parte hartzaileak ez dira bakarrik ikasleak izan, baizik eta, irakasleak eta familiak; hauek direlako Euskadiko Eskola Kontseiluan parte hartzen dutenak.
    Egindako lanen artean, Mahaiko ordezkariak aukeratu dituzte Legebiltzarrera etorri baino lehen. Eguerdiko 12:00etan, "botere-aldaketarekin" hasi da bilkura, Bakartxo Tejeria lehendakariaren eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideen eskutik. Mahaikideek beren tokiak utziko dizkiete bilkura gidatuko dutenei, eta haiek hartuko dute mahaiburutza, Mahaiko kideek emango dizkieten aholkuak entzun ondoren.
    Behin Mahai berezia osatuta, lehendakariak, Mahaiko kideek, eta gainerako gonbidatuek, haien artean, udaletako alkateak, palkoak beteko dituzte. Haiek guztiek arretaz jarraituko dute osoko bilkura palko horietatik. Guztiak eseri ondoren hasiko dira hitzaldiak.
    Guztiek aurkeztuko dituzte euren lanak eta ondorioak hezkuntzak eskubide kolektibo gisa duen garrantziaz. Tribunatik irakasle eta familietako ordezkariek hitza hartuko dute; eta, ondoren, ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Saioa konpromisoen bozketarekin amaituko da.
    Osoko bilkuren sarreran, egoitzaren atzeko hallean, hainbat ikastetxek egin dituzten materialak egongo dira erakusgai.