2020 urt 27

ZUZENBIDE PARLAMENTARIOAREN MINTEGIA

PRERROGATIBAK ETA IMMUNITATEAK SISTEMA PARLAMENTARIOAN
Lekua 2. aretoa
Datak: leh, 27/01/2020 - art, 28/01/2020
Ordua: 10:00 - 13:15
Emisioa:
  • Kanala 2
  • ZUZENBIDE PARLAMENTARIOAREN MINTEGIA Bakartxo Tejeria - Irekiera Jaitsi

    Eusko Legebiltzarrak antolatutako Zuzenbide parlamentarioaren Mintegiaren bi urtez behingo topaketarekin jarraituz, 2020ko urtarrilean berriro ekingo diogu, legebiltzarreko ganberetako kideek beren lana zein egoeratan garatzen duten alderatzeko, eskubideak eta betebeharrak jasotzen dituzten estatutuen arabera.

    Besteak beste, immunitate parlamentarioa da gaur egun zalantzan jarri den elementuetako bat.

    Gogoeta egitea, eztabaidatzea eta azterketa orokor hori jasotzea dira "Prerrogatibak eta immunitateak sistema parlamentarioan" mintegiaren helburuak.

     

    Astelehenean, urtarrilaren 27an, goizeko 10:00etatik aurrera irekiko du mintegia Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarreko lehendakariak. Ondoren, Montserrat Auzmendi Eusko Legebiltzarreko legelariak sarrera orokorra egingo dio mintegiari.

    10:30ean, Zelai Nikolas Ezkurdiak, Eusko Legebiltzarreko legelariak, gaurkotasun handiko gaia jorratuko du, erakundeen zilegitasun demokratikoan eta sinesgarritasunean bete-betean eragiten duena, hau da, legebiltzarkideen babes-estatusa (immunitatea zentzu zabalean), Europako zuzenbide konparatuaren ikuspegitik.

    "Legebiltzarkideen estatutua zuzenbide konparatuan" izeneko hitzaldiaren ostean, Javier Pérez Royo Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide konstituzionaleko katedradunaren txanda izango da, "Prerrogatiba parlamentarioak: erlikia historikoa ala behar demokratikoa?" izenburupean.

    12:30ean, "Legebiltzarkideen aurka egiteko baimena: diputatuen kongresuak suplikatorioak izapidetzea" izango da Jose Luis Peñaranda Ramosek, Diputatuen Kongresuko legelariak, jorratuko duen gaia.

    Sortzen den eztabaidak itxiko du mintegiko lehen egun honetako saioa.

    Hurrengo egunean, asteartea, urtarrilak 28, parte hartuko dute Ana María Ferrer Garcíak, Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Bigarren Salako magistratuak, Edmundo Matía Portillak, Gaztela eta Leongo Gorteetako legelariak; eta Niklas Görlitz-ek, Kideen Eskubideen Unitateko buruak, Europako Parlamentuko Zerbitzu Juridikoan.

    Bigarren jardunaldi honetan, parlamentuko prerrogatibak eta immunitateak aztertuko dira jurisprudentziaren ikuspegitik, forupekotasuna kendu beharko litzatekeen eztabaidatuko da eta immunitate parlamentarioak Europako Parlamentuaren ikuspegitik jorratuko dira.

    Mintegi hau, parte hartzeko mintegia izango da eta jorratu beharreko gaietan sakontzeko aukera emango duten eztabaidak izango dira.