2017 abe 12

ZUZENBIDE PARLAMENTARIOAREN MINTEGIA

PARLAMENTUKO ERREGELAMENDUEN ERREFORMAK
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: oeg, 25/01/2018 - oir, 26/01/2018
Ordua: 10:00 - 14:00
ZUZENBIDE PARLAMENTARIOAREN MINTEGIA Zuzenbide parlamentaioari buruzko mintegia Jaitsi

Zuzenbide Parlamentarioaren Mintegia antolatu gabe urte batzuk pasa ondoren, orain dela bi urte  Eusko Legebiltzarrak berreskuratu egin zuen ekimena, “Azken jurisprudentzia Legebiltzarrari buruz” izenburupean.

Eusko Legebiltzarrak bi urtetik behin antolatzen duen  Zuzenbide Parlamentarioaren Mintegiari jarraipena emanez, 2018ko urtarrilean mintegia berreskuratuko  dugu, gure erakundeetako erregelamenduetan egiten ari garen erreformei buruzko azterketa konparatua egiteko.  Hausnarketa egitea, eztabaidatzea eta azterketa globala biltzea dira “Parlamentuko erregelamenduen erreformak” mintegiaren helburuak.

Kurtsoaren matrikula doakoa da eta, horregatik, gomendatzen da mintegian parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eman dezatela izena, mugatua baita era honetako deialdi batek har dezakeen parte-hartzaile kopurua.

Izen ematea  Eusko Legebiltzarraren web-orri honetan zehar egin daiteke.

Besterik gabe, gaiari buruzko eztabaida aberasten lagunduko duten bi eguneko jardunaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eska daiteke 945 004 191 telefonoan edo estudios@legebiltzarra.eus emailean.