2018 abe 11

MINTEGIA "DATUEN BABESA ETA GANBERA LEGEGILEAK"

Eusko Legebiltzarrak antolatutako mintegia datuak babesteko Europako Erregelamenduaren inguruan
Lekua Tomas Moro aretoa
Datak: oeg, 17/01/2019 - oir, 18/01/2019
Ordua: 10:30-14:30
Emisioa:
  • Kanala 1
  • Datuen babesa gaurkotasuneko gaia dugu geure solasaldietan, geure eremu pribatura heltzeraino. Noiz eman ditugu geure datuak? Zer egiten dute haiekin? Pasa daitezke geure datuak? Nola jakin dezaket zer datu dauzkaten? Eta baja eman ere bai? Hara, besteak beste, gai honen inguruan ibili ohi ditugun galderak.

    Erakundeak ez gara arrotz eztabaida honekiko. Hala frogatzen du indarrean sartzeak Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez. Garrantzi handiko araua da hau, Europa mailan lehenbiziko aldiz arautzen baitu Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasotako oinarrizko eskubide bat.

    Erakunde guztiak egokitzen ari gara geure jarduketak erregelamendu horretara: adibidez, datuen babeserako ordezkariaren figura sortuz. Gehiago egin dezakegu, ordea?. Bide zuzenetik goaz? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, Eusko Legebiltzarrak jardunaldi hauek antolatu ditu, “Datuen Babesa eta Ganbera Legegileak” izenburuarekin, ideien gogoeta, azterketa eta egiaztaketa egiteko gune gisa, amorez eta izaera pertsonaleko datuen babesa egiazko eskubide izan dadin, baita eremu parlamentarioan ere.