2019 mai 17

ASEINPA XII. JARDUNALDIAK

Parlamentuetako kontu hartzaileen Espainiako elkartearen (ASEINPA) jardunaldiak
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: oeg, 23/05/2019 - oir, 24/05/2019
Ordua: 09:30-17:00

Parlamentuetako kontu artzaileen Espainiako elkartea (ASEINPA) 2006an eratu zen, xede honekin: lotura iraunkorrak sortzea eta mantentzea parlamentu, legebiltzar eta gorteetan barneko fiskalizazioko eta kontrol ekonomikoko funtzioak betetzen dituztenen artean, baita barneko zein kanpoko fiskalizazioko eta kontrol ekonomikoko beste organo batzuekiko harremanak sustatzeko ere, mintegiak, ikastaroak eta argitalpenak egiteko.

12 urte hauetan zehar kontu-hartzaileak urtean behin bildu dira egoitza parlamentario desberdinetan beren jarduerarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko, hala nola talde parlamentarioentzako dirulaguntzen fiskalizazioa, sektore publikoko kontratu berriei buruzko legedi berria, gardentasuna...

Lehenengo aldiz, jardunaldi hauetara gonbidatuta dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan barneko fiskalizazioko eta kontrol ekonomikoko funtzioak betetzen dituen pertsonala.