2018 aza 23

Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia Eusko Legebiltzarrean

Guztira 105 pertsonek parte hartuko dute Euskaraldian Eusko Legebiltzarrean (tartean, funtzionarioak, legebiltzarkideak, taldeetako aholkulariak, garbiketako eta kafetegiko langileak …). Helburu nagusia euskaraz hitz egitea eta gure hizkuntza-ohiturak aldatzea da
Euskaraldia hasi da Jaitsi

Euskaraldiari hasiera emateko, ekitaldi labur bat egin da Osoko Bilkura hasi baino lehen.

Eusko Legebiltzarreko hamaikakoak, Euskaraldian parte hartzen duten pertsonekin batera, Euskaraldiari hasiera eman dio eta Ahobizi edo Belarriprest txapak jarri dituzte.

Bestalde, Euskaraldia irauten duen egunetan zehar, Tomas Moro aretoan photocall bat eta sinatzeko liburu bat egongo da.

Kanpainaren informazio guztia hemen aurkituko duzue: EUSKARALDIA