2019 urt 28

DBEBren Datuak Babesteko Sarien VI. Edizioaren emate ekitaldia

Eusko Legebiltzarrak jaso du “Jardunbide Onenei” Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren saria
Datuak Babesteko Sarien VI. Edizioa Jaitsi

Antolaketa aldetik Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko izan duen arduragatik izan da saritua Eusko Legebiltzarra.

Legebiltzarreko legelari nagusi Andoni Iturbek jaso du saria, gaur, 2019ko urtarrilaren 28an, Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan Datuak Babesteko Sarien banaketa ekitaldian.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (DBEB) urtero ematen dizkie sariak ibilbide profesionalagatik, ikerkuntza lanengatik, komunikazioa eta zabalkundeagatik eta datuak babesteko jardunbide onengatik urtean zehar nabarmendu diren pertsonei, enpresei eta erakundeei. Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari Margarita Uriak banatu dituzte sariak.

VI. Edizioko “Ibilbide Profesionalaren” kategoriako saritua Agustín Puente Escobar izan da, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Lege Aholkularitza Zerbitzuaren burutzan 20 urte baino gehiago aritu izangatik, eta, batez ere, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren lanketan egin duen lan handiagatik.

“Datu Babesaren Ikerkuntza Arloaren” kategorian saritua Adrian Di Pizzo Chiacchio izan da, honako argitalpenagatik: “Ahaztura digitalaren zabalkundea. `Google Spain´ eta Big Dataren eragina eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren ondorioak.

Kategoria berean accesita eman zaio Ane Lamela Domínguezi, honako lanagatik: “Big Data Proiektuak osasunean: datu babesetik abiatutako ikuspegi bat.”

Epaimahaiak eman gabe utzi du “Datu Babesaren Komunikazioa eta Sormenaren arloko Saria”.

Azkenik, Eusko Legebiltzarrak jaso du “Jardunbide Onenei” saria,  antolaketa aldetik Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko izan duen arduragatik.