2017 eka 20

Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldeartekoaren erabakia

Akordioa “Karabana. Mugak Zabalduz” ekimenaren ondorioa izan da. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak aurkeztu zuena, 2017ko maiatzaren 31n
Migratzaile eta Errefuxiatuak taldeartekoa Jaitsi

Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldeartekoak azpimarratu egiten ditu  “Karabana. Mugak Zabalduz” ekimenaren helburuak eta kezkak eta babestu egiten ditu migrazio- eta asilo-politikak, giza eskubideak hertsiki betetzearekiko errespetuzkoak, eskatzeko ekimena eta helburu horrekin egiten ari diren bateko eta besteko ekimenak. 

Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldeartekoak babesa eta esker ona helarazi nahi die Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak bezala gizarte zibiletik lanean ari diren kolektibo guztiei, migratzaileen eta errefuxiatuen alde eta haien eskubideen babes eta bermearen alde ari baitira modu solidario eta altruistan.