2019 abe 03

Eusko Legebiltzarrak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du

Euskararen Txantxangorria egoitzaren aurrealdean erakusten du

Eusko Legebiltzarrak Euskaraldiarekin bat egiten du

Legebiltzarrak beste herri erakundeekin batera euskara eragiteko ariketa sozialaren bigarren edizioan parte hartzen du.

Euskara sustatzeari begira, 2019ko azaroaren 26ko Mahaiaren erabakiaren bitartez, Eusko Legebiltzarrak, herri erakunde gisa, EUSKARALDIAri atxikitzen zaio eta bat egiten du.

Eusko Legebiltzarrak berea egiten du EUSKARALDIAren helburua, euskarazko hizkuntza-praktika eta harremanak bultzatzea.

Legebiltzarrak erakunde gisa atxikitzearekin batera, administrazio parlamentarioak EUSKARALDIAn aurrekisitako erabilera atalak – Ariguneak- sustatuko ditu bere baitan.

EUSKARALDIAren bigarren edizioak Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa izango du eta herritarren eta entitateen ahozko hizkuntza praktikak izango ditu helburu, belarriprest/ahobizi dinamikan oinarrituta.

Abian egun hauetan hasi den EUSKARALDIAk, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean gauzatuko du ariketa soziala, parte hartzaileak izanda 16 urtetik gorako herritarrak eta mota guztietako entitateak.

Bigarren EUSKARALDIAren berrikuntza nagusiena entitateen parte hartzea izango da. Udalerri mailetan gauzatuko den parte hartzeaz gain, erabilera bultzatzeko Ariguneak sortuko dira EUSKALRALDIAra atxikiko diren entitateen baitan.

Erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kirol eta kultur taldeak eta enparauak (esparru desberdinetakoak, tokian tokikoak, eskualde mailakoak,lurraldekoak) izan daitezke entitate parte hartzaileak; entitaeek Ariguneak izendatuko dituzte bere baitan, osotasunean edo ataletan, ahobizi/belarriprest dinamika gauzatzeko konpromisoarekin.