2018 aza 21

Eusko Legebiltzarrean "Berdintasuna jorratzen” World Cafe-a egin da

Jarduera hau Emakunderen Berdintasunaren Foroaren eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Berdintasun Planaren barruan kokatuta dago

Gasteizko IES Koldo Mitxelena Batxilergoko 1. mailako ikasleek eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariek batera landuko dituzte berdintasunari buruzko bere ikuspuntuak.

Eusko Legebiltzarrak urtero parte hartzen du Emakundek sustatzen duen Berdintasun Foroan. XV. Foroa gidatzen duen haria da "Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna". Aurten, bestalde, Eusko Legebiltzarrak, erakundea osatzen dugun arlo guztien baterako lanetik abiatuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2018-2022) egin eta onartu du.

Bi lan-ildo hauek, hau da, belaunaldi berriei berdintasuna transmititzea eta gizartean garatzea, bateratzetik etorri da Eusko Legebiltzarraren parte-hartzea. Parte-hartze hori, gainera, gure Berdintasun Planean txertatzen da. Jarduera honetan, bada, gogoeta bateratua proposatzen dugu, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko Batxilergoko 1. mailan dauden gazteekin konpartitua: Legebiltzarreko emakumezko eta gizonezko parlamentari eta langileen arteko berdintasuna. Horrela, bada, espero dugu “Berdintasuna jorratzen / Trabajando la igualdad” gaiarekin ikasleen bizipenetatik ikastea, haiengana iristea zaila den adin batean daudenean.

Mahaiak, Giza eskubideak eta Berdintasun Batzordeak proposatuta, jarduera hau onartu zuen, honako egitarau honekin:

10:00    Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren agurra

lzaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzak

Aurkezpena eta sarrera: berdintasunari / berdintasun ezari buruzko zenbait egoera eta zifraren berri ematea.

10:30 - Talde-lana

12:30 – Ondorioak