2018 aza 17

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Koordinakundearen (EUCOCO) 43. batzar nagusia gaur bukatuko da

Eusko Legebiltzarreko Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoaren zenbait ordezkarik parte hartu dute

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Koordinakundearen (EUCOCO) 43. batzar nagusian parte hartuko dute Eusko Legebiltzarreko Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoaren zenbait ordezkarik.

Bilkura hau aukera ona da estatuko eta beste autonomia batzuetako parlamentarioekin eztabaidatzeko baita eurodiputatu eta beste zenbait herrialdetako parlamentarioekin ere. Saharar Herriaren gaur egungo egoera aztertu egingo da eta egoera hori nola desblokeatu bilatuko da eta beharrezkoak diren ekimen politikoak sustatuz.