2018 aza 16

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Koordinakundearen (EUCOCO) 43. batzar nagusia hasi da

Eusko Legebiltzarreko Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoaren zenbait ordezkarik parte hartu dute
Ana Oregi - Jira Bulahi - Carmelo Barrio Jaitsi

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Koordinakundearen (EUCOCO) 43. batzar nagusian parte hartuko dute Eusko Legebiltzarreko Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoaren zenbait ordezkarik.

Bilkura hau aukera ona da estatuko eta beste autonomia batzuetako parlamentarioekin eztabaidatzeko baita eurodiputatu eta beste zenbait herrialdetako parlamentarioekin ere. Saharar Herriaren gaur egungo egoera aztertu egingo da eta egoera hori nola desblokeatu bilatuko da eta beharrezkoak diren ekimen politikoak sustatuz.