2017 aza 06

2018ko aurrekontuen aurkezpenak egingo dituzte batzordean

Jaurlaritzako ordezkariek Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren aurkezpen ofiziala egingo dute gaurtik aurrera. Lehenengo txanda Ogasun eta Ekonomia sailburuarena izango da, 9:00etan hasita.
Ogasuna eta Ekonomia - Pedro María Azpiazu Jaitsi
Jaurlaritzaren ordezkarien agerraldia, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren aurkezpen ofiziala egin dezaten sailez sail, eta egiten zaizkien informazio- eta argibide-eske guztiei erantzuna eman diezaieten, betiere inolako eztabaidatan sartu gabe. Hau izango da agerraldien egutegia:
9:00 Ogasuna eta Ekonomia
11:30 Lehendakaritza
15:00 Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
16:30 Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiurak
Kanpoko lotura: Informazio gehiago