2020 mai 08

Lehendakariak Diputazio Iraunkorrean agerraldia egin du, COVID-19k eragindako osasun-larrialdi egoera eta haren bilakaera azaltzeko, bai eta apirilaren 24ko agerralditik hartutako neurriak azaltzeko ere.

Ondoren, legez besteko proposamen bat eztabaidatuko dute, pandemiaren ondorioei aurre egiteko estrategia modu adostu eta partekatuan diseinatzea xede izango duen krisi-mahaia eratu beharrari buruz.

SAIOAREN BIDEOA IKUSTEKO

 

Gai-zerrenda:

Lehendakariaren agerraldia, berak eskatuta, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera eta haren bilakaera azaltzeko, bai eta apirilaren 24ko agerralditik aurrera hartutako neurriak azaltzeko ere.

Lehenbailehen eztabaidatzeko Eba Blanco de Angulo, Josu Estarrona Elizondo, Maddalen Iriarte Okiñena, Rebeka Ubera Aranzeta eta Unai Urruzuno Urresti legebiltzarkideek egindako legez besteko proposamena, pandemiaren ondorioei aurre egiteko estrategia modu adostu eta partekatuan diseinatzea xede izango duen krisi-mahaia eratu beharrari buruz.

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago