2017 eka 21

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak agerraldia egin du Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bileran.

Batzordea hasi da euskal aktoreek Euskal Herritik kanpora nozitzen dituen difamazio kanpainei buruzko adierazpen instituzionalaren irakurketarekin
Kultura B. (Artolazabal) Jaitsi
- Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, Lanbide erreformatzeko egiten ari den planean, hizkuntza-irizpideen inguruan dituen egitasmoak eta txertatuko duen ikuspegia azaltzeko (11\10\06\03\0128).
- Euskal Talde Parlamentario Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Espainiako futbol-selekzioa San Mamesen izateari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0176).
- Kulturaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran Legebiltzarrari dagozkion bost kideak izendatzea (11\11\07\18\0001).
Kanpoko lotura: Informazio gehiago