2018 urr 15

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen, LAB eta ELA sindikatuen ordezkarien agerraldia "Hezkuntzaren aldeko Akordioren Oinarriak" izeneko dokumentuari buruz eztabaidatzeko

Hezkuntza Batzordean egingo dute agerraldia
Gurasoen elkartea Jaitsi
Gai-zerrenda:
- EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azaltzeko "Hezkuntzaren aldeko Akordioren Oinarriak" izeneko dokumentuari buruz Euskal Eskola Kontseiluak egindako irizpenari emandako boto partikularra. (11\10\06\03\00438)
- LAB sindikatuaren ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azal dezaten "Hezkuntzaren aldeko Akordioa. Akordioaren Oinarriak" dokumentuari egindako irizpenaren inguruan sindikatuak aurkeztutako boto partikularra. (11\10\06\03\00440)
- ELA sindikatuaren ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azal dezaten zergatik ELA sindikatuak ez duen parte hartu “Hezkuntzaren aldeko akordioa. Akordiorako Oinarriak” dokumentua idazteko prozesuan. ” (11\10\06\03\00442)
Kanpoko lotura: Más información