2019 mai 07

ADA Arabako Diabetes Elkarteko ordezkarien agerraldia Osasun Batzordean

Bestalde, bi legez besteko proposamen eztabaidatuko dira. Lehenengoa, Debabarreneko Erakunde Sanitarioa hobetzeari buruzkoa, bigarrena, Osakidetzako 2016-2017 lan-eskaintza publikoan ospitaleetako espezialitate medikoen ebazpen-prozesua kautelaz eteteari buruzkoa
Merche Larrea Jaitsi
Gai-zerrenda:
- ADA Arabako Diabetes Elkarteko ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, Eba Blanco de Angulo, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, diabetes I duten gaztetxoen egoeraren inguruan dituzten kezkak, iritziak eta proposamenak azaltzeko. (11\10\06\03\00590)
- Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioaren egindakoa, Debabarreneko Erakunde Sanitarioa hobetzeari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00506)
- Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioaren egindakoa, Osakidetzako 2016-2017 lan-eskaintza publikoan ospitaleetako espezialitate medikoen ebazpen-prozesua kautelaz eteteari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00555)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago