2018 abe 19

Hezkuntzako sailburuaren agerraldia batzorde parlamentarioan

Azaldu egingo du UPV/EHUko Medikuntza graduan ezarri nahi den matrikulazio-prozesu berria, aurkeztuko ditu Hezkidetzarako I. Planaren ebaluazioa eta hezkuntza-alorreko berdintasunerako eta indarkeria matxistak prebenitzeko politikak eta Sopelako ikastetxeek duten espazio faltari buruzko galderari erantzungo dio
Cristina Uriarte Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Hezkuntzako sailburuaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Juana de Bengoechea Estrade Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, Azaltzeko UPV/EHUko Medikuntza graduan ezarri nahi den matrikulazio-prozesu berria. (11\10\06\03\00498)
- Hezkuntzako sailburuaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, aurkez ditzan Hezkidetzarako I. Planaren ebaluazioa eta hezkuntza-alorreko berdintasunerako eta indarkeria matxistak prebenitzeko politikak. (11\10\06\03\00500)
- Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Sopelako ikastetxeek duten espazio faltari buruz. (11\10\05\02\00020)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago