2019 mar 27

UPV/EHUko doktore ez diren ikertzaileen asanbladako kideen agerraldia Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean

Agerraldi egileek kolektibo gisa bere egoerari buruz dituzten kezkak, iritziak eta proposamenak azalduko dituzte. Bestalde, batzordeak eztabaidatuko du kooperatibek Lanbideren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza izateari buruz
Ángel Ortega Jaitsi
Gai-zerrenda:
- UPV/EHUko doktore ez diren ikertzaileen asanbladako kideen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Miren Larrion Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, kolektibo gisa horien egoerari buruz dituzten kezkak, iritziak eta proposamenak azaltzeko. (11\10\06\03\00595)
- Beste baterako utzi da: EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, UPV/EHUko doktore ez diren ikertzaileen gutxieneko soldata 1.200 euro izan dadila bermatzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00541)
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, kooperatibak Lanbideren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza izateari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00527)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago