2019 ots 18

Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko langileen batzordeko ordezkarien eta +PLANifica2+salud Plataformako ordezkarien agerraldia Osasun Batzordean

Agerraldien ostean eztabaidatuko da Behçet-en sindromeari buruzko legez besteko proposamena
Ana Isabel Cabezudo-M.Begoña Alberro- Ander Gabikagojeaskoa Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko langileen batzordeko ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, azaltzeko Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuaren egoera eta langileen lan-baldintzak. (11\10\06\03\00577)
- +PLANifica2+salud Plataformako ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, azaltzeko sexu-osasuna eta kontrazepzioa hobetzeko beharrezko alderdi guztiei heltzen dien bide-orria. (11\10\06\03\00579)
- EH Bildu taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Behçet-en sindromeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00377)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago