2019 mai 08

Euskararen Aholku Batzordeko Toponimiako Batzorde-Atal Bereziaren kide baten eta Jose Angel Chasco etnografoaren agerraldia Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean

Agerraldiez gain, bi legez besteko proposamen eztabaidatuko dira. Lehenengoa, Ubik liburutegiko bitartekarien lan-gatazkan inplikatzearen inguruan eta bigarrena, Euskara jakiteko eskubidea bermatzeko lege-proposamenaren inguruan
Mikel Belasko - Euskararen Aholku Batzordea Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Euskararen Aholku Batzordea, Toponimiako Batzorde-Atal Bereziaren kide baten agerraldia, Batzordeak eskatuta, Carmelo Barrio Baroja, Euskal Talde Popularra talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, informazioa eman dezan Kantabria-Toloño mendizerraren normalizazio toponimikoaz eta eskualdean eta instituzioetan izendapen horietaz egin den erabileraz. (11\10\06\03\00611)
- Jose Angel Chasco, etnografo, ikertzaile eta "Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa" liburuaren egilearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Josu Estarrona Elizondo, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, Arabako Errioxako herritarren kezkak argitu eta azalpenak emateko Toloño Mendilerroaren izenaren inguruan. (11\10\06\03\00620)
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Ubik liburutegiko bitartekarien lan-gatazkan inplikatzearen inguruan. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00562)
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako lege-proposamena, Euskara jakiteko eskubidea bermatzeko. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00025)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago