2018 urr 02

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren eta Altsasuko Gurasoak elkarteko ordezkarien agerraldia Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean

Eusko Jaurlaritzaren adezkariek azalduko dute Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 Legeari ezarritako errekurtsoa kentzea ahalbidetu duen Estatuko Gobernuarekin sinatutako akordioaren edukia. Bestalde, Altsasuko Gurasoak elkarteko ordezkariek beren seme-alaben egoerari eta kasu honetako giza eskubideen urraketari buruzko informazioa emango dute
Jonan Fernandez-Monika Hernando Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Jaurlaritzaren bozeramailearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, María Pilar Zabala Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legeari ezarritako errekurtsoa kentzea ahalbidetu duen Estatuko Gobernuarekin sinatutako akordioaren edukia azal dezaten. (11\10\06\03\00454)


- Altsasuko Gurasoak elkarteko agerraldia, norberak eskatuta, beren seme-alaben egoerari eta kasu honetako giza eskubideen urraketari buruzko informazioa. (11\10\06\03\00485)

 

Kanpoko lotura: Más información