2019 eka 05

Itelazpiko lehendakariordearen eta Juan Moreno Yagüe jaunaren agerraldia Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordean

Itelazpiren ordezkariak azalduko ditu Arabako Batzar Nagusiek onartutako 14/2019 mozioari arretarik ez emateko arrazoiak. Bestalde, Juan Morenok bere ekarpenak egingo ditu xedapen orokorrak egiteko prozeduraren lege-proiektuari buruz
Xabier Arrieta- Nerea López-Uríbarri - Matxalen Lauzirika Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Itelazpiko lehendakariordearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, azaltzeko Arabako Batzar Nagusiek onartutako 14/2019 mozioari arretarik ez emateko arrazoiak. (11\10\06\03\00625)
- Juan Moreno Yagüe jaunaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Eukene Arana Varas, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, ekarpenak egiteko, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren lege-proiektuari dagokionez. (11\09\01\00\00012)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago