2019 urr 08

Agerraldiak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean

Bere ekarpenak egingo dituzte Unai Pascualek, Euskal Klima Aldaketarako Zentroko eta Ikerbasqueko ikerlariak, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariak eta Garoñako zentral nuklearraren Eraisketa-prozesuaren jarraipenerako instituzioarteko batzordeko ordezkariek
Unai Pascual Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Euskal Klima Aldaketarako Zentroko eta Ikerbasqueko ikerlaria, Unai Pascual jaunaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Mikel Otero Gabirondo, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, aurkez ditzan IPBES Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari Buruzko Gobernu Arteko Plataformak bioaniztasunaren inguruan egindako txostenaren gako nagusiak. (11\10\06\03\00677)
- Uraren Euskal Agentzia, Ura, zuzendari nagusiaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain, Euskal Talde Popularra talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, azal ditzan Zubillagan 2011ko abenduan izan zen kutsadura industrialeko zona berriz neurtzeko egin diren lanak. (11\10\06\03\00680)
- Garoñako zentral nuklearraren Eraisketa-prozesuaren jarraipenerako instituzioarteko batzordeko ordezkariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Mikel Otero Gabirondo, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, Garoñako zentral nuklearraren Eraisketa-prozesuaren jarraipenerako instituzioarteko batzordeak orain arte egindako lanaren berri emateko eta Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren arabera jaso diren istripuen inguruan izan dezaketen informazioa partekatzeko.(11\10\06\03\00592)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago