2017 abe 04

Unibertsitatez kanpoko sektore publikoko irakasle erretiratuek kolektiboaren aldarrikapenak azalduko dituzte

Eztabaidatuko dute, bestalde, Gabonetako kanpaina hezitzaileari buruz eta etiologia sozialeko hezkuntza behar bereziei buruz.
EAEko unibertsitatez kanpoko sektore publikoko irakasle erretiratuak Jaitsi
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko sektore publikoko irakasle erretiratuen kolektibo baten ordezkarien agerraldia, haien eskaerarekin bat etorriz eta batzordeak eskaturik, aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko sektore publikoko irakasle erretiratuen kolektibo baten aldarrikapenak eta eskatzeko Legebiltzarreko taldeen babesa. (11\10\06\03\0290)
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, eskola inklusiboa xede izanda, etiologia sozialeko hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen hezkuntza premiak behar bezala bideratzeko, gizarte langileen figura profesionala hezkuntza sisteman mantentzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0236)
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Gabonetako kanpaina hezitzaileari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0278)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago