2017 aza 29

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, Save the Children-en ordezkariak eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren ordezkariak izango dira gaur Legebiltzarrean

Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeko legebiltzarkideen galderak erantzungo dituzte.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria Jaitsi
13:30 Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren agerraldia, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko zein plangintza duen Jaurlaritzak eta zein neurri hartuko dituen mendetasuna duten pertsonen zaintzan dabiltzan langileen erregulazio profesionalaren inguruan, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 39/2006 Legearen garapenaren ondorioz. (11\10\06\03\0172)
15:30 Save the Children ordezkarien agerraldia, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jarrera adierazteko eta proposamenak azaltzeko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeari buruz. (11\10\06\03\0245)
17:00 Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala ordezkariaren agerraldia, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, beren ikuspegia azaltzeko Gizarte Zerbitzuen Legearen egoerari buruz, gizarte-prestazio eta -zerbitzuen zorroaren garapenari buruz eta gizarte-zerbitzu publikoetan lanean ari diren profesionalen egoerari buruz. (11\10\06\03\0160)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago