2019 abe 03

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak informazioa ematen du uraren kanonaren aldaketari buruz

Uraren Kanona izaera ekologikoa duen zeharkako zerga da. Bere helburua da ingurugiro jasangarritasuna denboran zehar ziurtatzea, uraren erabileran jokaera desiragarri eta eraginkorrak eta portaera aldaketak sustatuz
Ernesto Martínez de Cabredo - Josu Perea Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Uraren Euskal Agentzia Urako zuzendari nagusiaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, informazioa emateko Uraren Legean uraren kanonari buruz proposatutako aldaketari buruz. (11\10\06\03\00753)
- Uraren Euskal Agentzia Urako zuzendari nagusiaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Jose Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, uraren kanona aldatzeari buruzko informazioa emateko. (11\10\06\03\00749)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago