2015 eka 26

Eusko Legebiltzarrak ortzadar-bandera, LGTB-bandera, eraikinaren aurrealdean gaur, bihar eta etzi erakutsiko du.

Osoko Bilkura amaitzeko, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak adierazpen instituzionala irakurri du.
2015.06.26 LGTB Jaitsi

Ekainaren 28an mundu osoan oroitzen dira New Yorkeko Greenwich Villagen 1969an izandako Stonewall-eko matxinadak. Aurten 45. urteurrena da eta matxinada horren eraginez sortu zen gay, lesbiana, transexual eta bisexual (LGTB) askapenerako mugimendua, eta mundu osoan LGTB Harrotasun Egun gisa ospatzen da. Injustiziaren eta diskriminazioaren aurka herritarren asaldatzetik sortutako oroipena da, eskubide zibil eta sexualen aldeko mugimenduaren jatorri izan zena mundu osoan.

Honela hasten da Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, gaurko osoko bilkura bukatu denean, irakurri duen adierazpen instituzionala. Agertzen da idatzian, halaber, legebiltzar-egoitzaren aurrealdean ortzadarraren bandera jartzeko eskaera LGTB Harrotasun Eguna ospatzeko.

Hori horrela, gaur, bihar eta etzi (ekainaren 26an, 27an eta 28an) Eusko Legebiltzarrak ortzadar-bandera jarriko du bere aurrealdean.