2017 eka 28

Eusko Legebiltzarrak ortzadar-bandera, LGTB-bandera, eraikinaren aurrealdean erakutsi du.

Ekainaren 28an mundu osoan LGTB Harrotasun Eguna ospatzen da.
LGTB-bandera Jaitsi

Ekainaren 28an mundu osoan oroitzen dira New Yorkeko Greenwich Villagen 1969an izandako Stonewall-eko matxinadak. Matxinada horren eraginez sortu zen gay, lesbiana, transexual eta bisexual (LGTB) askapenerako mugimendua, eta mundu osoan LGTB Harrotasun Egun gisa ospatzen da.

Injustiziaren eta diskriminazioaren aurka herritarren asaldatzetik sortutako oroipena da, eskubide zibil eta sexualen aldeko mugimenduaren jatorri izan zena mundu osoan.

Hori horrela, gaur, ekainaren 28an, Eusko Legebiltzarrak ortzadar-bandera jarri du bere aurrealdean.