2019 aza 14

Eusko Legebiltzarrak Memoriaren Eguna ospatu du

Ekitaldian lore-eskaintza parte-hartzailea egin da

Ekitaldia “Gauerdiko Iparrorratza - Brújula de medianoche” izeneko eskulturaren aurrean burutu da.

Lore-eskaintza parte hartzailea egin da, bi minutuko isilunea izan da eta bukatzeko “Agur Jaunak” entzun da.

Ekitaldian zehar Legebiltzarreko kanpoko ateak zabalik egon dira.

Aurreko urteetan bezala, suontzia piztuta egongo da egun osoan .

Zenbait zehaztasun: loreak eta arrosa zuriak eskaini dira eta Ertzaintzaren bandako haize laukoteak Aita Donostiaren “Lurraren pean sar nindaiteke” jo du lore eskaintza egiten ari zen bitartean.