2018 aza 24

Eusko Legebiltzarrak "puntu lila" bere aurrealdean erakusten du

Emakundek euskal erakundeetan bultzatu duen kanpainak ikusgarri egin nahi du emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko arbuioa Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Hori horrela, kanpainarekin bat egiteko, Eusko Legebiltzarrak puntu lila jarri du azaroaren 25era arte bere aurrealdean.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Beste alde batetik, pasa den ostegunean, azaroak 22, egin zen osoko bilkura amaitzean, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak irakurri zuen Azaroaren 25erako "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" adierazpen instituzionala.