2019 abe 05

Eusko Legebiltzarrak EITBren "2019ko maratoi solidarioa: haurren minbiziaren aurka" ekimenean parte hartu du

Grabaketa ohiko Osoko Bilkura hasi baino lehen egin da

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideek, langileekin batera, 'Lau teilatu' abesti mitikoaren bertsio propioa grabatuko dute. G

Horrela, Eusko Legebiltzarrak bat egin du jarduera solidario horrekin. Haurren minbizia izango da aurtengo EiTB Maratoiaren arrazoia, eta kanpainaren ahalegin guztiak sentsibilizaziora eta gaixotasun horren aurka borrokatzeko ikerketara bideratutako dirua biltzera bideratuko dira.