2017 uzt 27

Eusko Legebiltzarrak Garoñako zentral nuklearraren berrirekitzea ahalbidetzen duen CSNren ebazpenari alegazioak aurkeztu zituen pasa den ostiralean.

Aurkezteko epea uztailaren 21ean amaitu zen
Garoña Jaitsi

Eusko Legebiltzarrak, 2017ko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran, 46/2017 Legez besteko Proposamena onetsi zuen, Garoñako zentral nuklearraren berrirekitzea ahalbidetzen duen CSNren ebazpenaren eta zentzu horretan etor daitezkeen Energia Ministerioaren erabaki eta aginduen aurrean helegitea ipintzeko beharrari buruz.

Akordioaren bigarren puntuak esaten zuen “Legebiltzarrak Garoñako zentral nuklearraren berrirekitzea galarazteko eskura dituen baliabide guztiak erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, Garoña berriz irekitzea ahalbidetzen duen Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren 2017ko otsailaren 8ko ebazpenari helegitea jartzea erabakitzen du, eta bertako zerbitzu juridikoek horretarako helegitea aurkeztuko dute dagokion organoan, aipatu ebazpena bertan behera uzteko.”