2019 uzt 10

Eusko Legebiltzarra esklerosi anizkoitzaren alde busti da

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, mahaikideek eta Osasun Batzordeko hainbat legebiltzarkidek hartu dituzte Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioaren kideak
Busti zaitez Jaitsi

Urteroko moduan, aurten ere, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioaren ordezkariak egon dira Legebiltzarrean “Busti zaitez” kanpainaren 22. edizioa aurkezteko. Ekimen honen helbururik garrantzitsuena da jakinarazi eta sentsibilizatzea gaixotasun sendaezin honek sortarazten dituen arazoen inguruan.

Ekitaldian Bakartxo Tejeriaren (Eusko legebiltzarreko lehendakaria), Javier Ormazabal Rojasen (Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioaren lehendakaria) eta gaixo baten hitzak izan dira