2017 ira 22

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan berriro izan da V. Unibertsitate arteko Eztabaida Liga

Baieztapena honako unibertsitateek eman dute: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak.
Eztabaida Liga Jaitsi

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzak antolatuta, Eusko Legebiltzarrak lagunduta.

 

Euskara hizkuntza erabilgarri bezala duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau.

Eusko Legebiltzarrean liga osoa hartzen den lehenengo aldia da, ligaren lehen jardunaldia, orain arte, UPV-EHUko Letren Fakultatean egiten zen eta.

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Mahaiko kideek harrera egingo die unibertsitateetako talde eta ordezkariei, 9:30ean, harrera aretan . Parte hartzen duten unibertsitateetako agintarien buru Nekane Balluerka UPV/EHU-ko errektorea da.Legebiltzarreko lehendakariak eta errektoreak egingo diete ongietorria parte hartzaileei osoko bilkuren aretoan, 09:50ean. 10:00etatik aurrera aurreko proba baztertzaileak hasiko dira eta 12:30ean irabazi dituzten bi taldek hartuko dute hitza gaiaz eztabaidatzeko: Guraso batzuk azken urteetan bere seme-alabak ez txertatzeko erabakia dela eta, gaindituta ziruditen gaixotasun batzuen berragertzea ikusi da. Osasun publikoaren arazoa dela kontsideratu eta mugatu beharko litzateke gurasoek seme-alaben tratamendu medikoa erabakitzeko duen eskubidea?

Ikuspegi berezia eskainiko dute jesarlekuek: Ligan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek beteko dituzte Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritzako kideek bete ohi dituzten lekuak. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izango dute hitz egiteko.

Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, Tomas Moro aretoan izango da sari-banaketa. Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak banatuko dituzte diplomak, eta Jon Zarate erretoreordearen hitzak emango zaio amaiera V. Unibertsitate Ligaren edizio honi.