2017 aza 14

Enplegu-zentro berezien erregistroari buruz eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeari buruz arituko dira Eusko Legebiltzarrean

Legez besteko proposamenaren eztabaidak eta ELA sindikatuko ordezkarien agerraldiak osatzen dute Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen gai.zerrenda
Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordea Jaitsi
  • EH Bildu eta Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeek aurkeztutako legez besteko proposamena, enplegu-zentro berezien erregistroari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0256)
  • ELA sindikatuko ordezkarien agerraldia, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jarrera adierazteko eta proposamenak azaltzeko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeari buruz. (11\10\06\03\0183)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago