2017 eka 21

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia agerraldira etorri da Legebiltzarrera

12/2016 Legeari Gobernu espainolak jarritako helegitearen aurrean iritzia emango du eta 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren proposamena aurkeztuko du Legebiltzarreko Giza Eskubide Batzordearen aurrean.
Giza Eskubideak B. (Jonan Fernandez) Jaitsi
  • Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren agerraldia, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu talde parlamentarioak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 biartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legeari Gobernu espainolak jarritako helegitearen aurrean iritzia eman dezan. (11\10\06\03\0126)
  • Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren agerraldia, beraiek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren proposamena aurkezteko. (11\10\06\03\0151)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago.