2017 uzt 04

"Konstituzio eta konstituzionalismoa krisi garaietan" Eusko Legebiltzarrak antalotatutako uda ikastaroa amaitu da.

Gaur parte hartu dute Andrea Greppi jaunak, Concepción Colladoandreak eta Paloma Biglino andreak.
Uda ikastaroa Jaitsi

Andrea Greppi Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako irakasleak “basatiak” deitzen dituen botere berrietan oinarritu du bere hitzaldia, botere horiek jokoaren erregelez kanpo jarduteko baliabideak dituztenak direlarik.

BIDEOA IKUSI

Concepción Collado Mateo Alacanteko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbidearen irakasleak aurkeztuko duen beste gai bat izango da konstituzionalismo sozialaren krisiaren ikuspegia: Komenigarritzat jotzen du emakumeak eta horien interesak ikusaraztea Konstituzioaren testuan Estatu soziala finkatzeko.

BIDEOA IKUSI

Azkenik, Paloma Biglino Campos Valladolideko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbidearen katedradunak botere publikoen erantzukizuna aldarrikatzen du eraginkortasun handiagoa lortzeko, ez baita Konstituzioak diseinatutako sistema demokratikoaren krisia, baizik eta Zuzenbide Estatuaren krisia.

BIDEOA IKUSI

Ohikoa denez, kurtsoa amaitu baino lehen parte hartu dutenekin eztabaida ireki dute.

BIDEOA IKUSI