2017 eka 28

Gaur eztabaidatuko dute Sara Majarenas presoaren eta haren alabaren egoerari buruz Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean

Bestalde, agerraldia egingo dute LIFE Filosofia eta Etika alorretako Ikerketa eta Esku hartzerako Laborategiko kideek eta CEAR-Euskadiko ordezkariek
LIFE Jaitsi
  • LIFE Filosofia eta Etika alorretako Ikerketa eta Esku hartzerako Laborategiaren agerraldia, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Lanbideko erabiltzaileak identifikatzeko elementu gisa hatz-marka ezartzeko neurriari dagokionez etika eta segurtasun ikuspegia azaltzeko (11\10\06\03\0108)
  • CEAR-Euskadiko ordezkarien agerraldia, beraiek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, "Errefuxiatuak: emakumeak sexu-esplotaziorako salerosteko sareak, mugak itxi eta militarizatu direneko testuinguruetan txostena aurkezteko". (11\10\06\03\0158)
  • Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek aurkeztutako legez besteko proposamena, Sara Majarenas presoaren eta haren alabaren egoerari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0206)

 

Kanpoko lotura: Más información