2017 aza 13

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak azalduko ditu krisian dauden euskal enpresei buruzko datu errealak

Beste alde batetik, Urduñako EH Bilduren udal taldeak agerraldia egingo du eta legez besteko proposamena eztabaidatuko dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordearen bileran.
Arantxa Tapia Jaitsi
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren agerraldia, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, azal ditzan krisian dauden euskal enpresei buruzko datu errealak eta Eusko Jaurlaritzaren neurriak arazoa konpontzeko. (11\10\06\03\0210)
- Urduñako EH Bilduren udal taldearen agerraldia, Eva López de Arroyabe Saez de Maturana EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, lurralde-antolaketari, ekonomiaren garapenari eta Urduñan ematen ari diren pausoei buruz hitz egiteko. (11\10\06\03\0100)
- Euskal Talde Parlamentario Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, nekazaritza-jardueran katastrofeek edo fenomeno klimatiko bortitzek eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak arautzeko asmoa duen proiektuan "landa-azpiegiturak" terminoa mugatu edo definitu beharrari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketaren eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0262)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago